In #3dlanlab

3D inprimaketak bide ugari ireki ditu irisgarritasunaren arloan, aukera ematen baitu era askotako premiei erantzungo dieten konponbideak diseinatu eta fabrikatzeko. 3DLAN proiektuaren helburua da potentzial hori aprobetxatzea eta lankidetza-ekosistema bat sortzea, elkarrekin biltzeko maker-ak, erakundeak, enpresak eta aniztasun funtzionala duten pertsonak.

Ekimenak badu onlineko zati bat -diseinuak irekian partekatzeko plataforma bat- eta beste zati fisiko bat –fabrikazio digitalerako laborategi sarea sortuko duena. “LanLab deituriko espazioak sortu nahi ditugu, espazio horietan batzeko pertsona batek produktu egokitu bat lortzeko duen premia eta premia horri erantzun diezaiokeen kolaboratzaileen sarea”.

lanlab getxo